Xabin Usandizaga euskal presoa askatu dute gaur, 23 urtez presondegian egon ondoren. 1997ko uztailaren 3an atxilotu zuten Usandizaga, ETAk bahituriko Jose Antonio Ortega Lara presondegiko funtzionarioa libre uzteko polizia operazioan. Geroztik preso egon da oñatiarra. 60 urterekin atera da. Usandizagak apirilaren 2an amaitu zuen zigorra, eta ordutik «Kordobako espetxean atxiki dute, 33 egunez», Etxerat elkartearen esanetan.
Xabin Usandizaga Galarraga preso politiko oñatiarra aske geratu da gaur 23 urte espetxean egon ondoren. Cordobako espetxetik atera berri da. Ongi etorri Xabin! #batgutxiagopic.twitter.com/KLXWyu8Zyh
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) June 5, 2020