Koronabirusak hildakoak, osasun eremuka

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun eremu bakoitzean zenbat gaixo hil diren kontsultatzeko modua jarri du Eusko Jaurlaritzak.

Hilberriak jakinarazteko taula, Eibarren (Gipuzkoa). GORKA RUBIO / FOKU
2020ko maiatzaren 30a
00:14
Entzun

Datuetan aldaketak egin ditu ostera Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta informazio sorta berri bat eskaintzeari ekin dio maiatzaren 28tik aurrera. Orain, aurreneko aldiz, ikus liteke osasun eremu bakoitzean zenbat gaixo hil diren koronabirusaren eraginez.

Baina datu hauetan osasun sistema publikoan hil diren gaixoak soilik agertzen dira. Zahar etxeetan edota klinika pribatuetan hildakoen datuak falta dira zerrenda honetan beraz. Gutxi gorabehera, koronabirusaren ondorioz hildako guztien heren bat faltako dira taula honetan, beraz.

Hilkortasunaren tasa kalkulatzeko, osasun eremu horretan zenbat kasu positibo detektatu dituzten hartzen du aintzat Osasun Sailak; kasu positibo horietatik zenbat heriotza gertatu diren kalkulatzen du.

Goitik behera ordenatuta dago zerrenda: heriotza gehien izan dituzten osasun eremuak agertzen dira aurrena, eta batere izan ez dutenak daude taularen bukaeran. Heriotza kopuru bera izan duten eremuentzat, hilkortasun handienetik txikienera ordenatuta daude. Taula honen beheko partean daude aurrera eta atzera egiteko kontrolak. Zuzenean osasun eremu baten edo herri baten izena ere bilatu liteke, taularen goiko aldeko koadroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.