Euskal presoak

Etxerat-ek euskal presoak Euskal Herriratzeko elkarretaratzeetara deitu du berriz

Segurtasun neurriak errespetatuz, hilabete bakoitzeko azken ostiralean herri guztietako plazetan elkartzera deitu du.

Xistor Haranbururen aldeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
2020ko maiatzaren 29a
11:46
Entzun

Euskal presoen senideen elkarteak ostiraletako kontzentrazioetara deitu du berriz. Segurtasun neurriak errespetatuz, herri guztietako plazetan elkartzera deitu du, euskal presoak Euskal Herriratzea eskatzeko.

Halaber, bat egin du Sarek bultzatutako Izan Bidea egitasmoarekin. Honetan datza: aplikazio bat sortu dute eskuko telefonorako, eta helburua da euskal herritar guztion artean egitea "bizikidetza eta bake osorako bidea". Gaurtik jaitsi daiteke aplikazioa Sareren webgunetik. 3.127.326 kilometro egitera iritsi nahi dute. Proposamena da norbanako gisa, edo taldean, kilometroak aplikazio horretan gehitzen joatea oinez, bizikletan, igerian... Eta guztien artean hiru milioi kilometro egitea, euskal presoen egoera konpontzeko eta herri honetako bizikidetzaren eta bakearen aldeko ibiltariak batzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.