Kepa Arroitajauregi politari ohi eta kazetaria hil da, 48 urterekin. Arroitajauregi Euskal Pilota Federakundeko presidenteordea zen egun. Bi urtez izan zen pilotari profesionala, eta ordutik lan nekeza egin du pilotaren alde. Besteak beste, Munduko Pilota Biltzarreko burua izan zen. Baina, bulegoetan ez ezik, frontoian laguntzea ere maite zuen. Besteak beste, pilotari gazteak ikustera joatea zuen gustuko, eta haiei gomendioak ematea. Lotura estua zuen Abadiñoko, Iurretako eta Zornotzako pilota eskolekin, besteak beste.
Euskal Pilota Federazioko hautatzaile ere izan zen, eta egun presidenteordea zen. Kazetaria zen formakuntzaz, eta hainbat hedabidetan kolaboratzaile aritu zen lanean, bai pilotari buruzko iritzi zutabeak idazten, bai solasaldietan parte hartzen: Euskadi Irratian, Anboton...