euskal presoak

Asier Ezeiza euskal presoa aske geratu da

2008an atzeman zuten, Frantzian. Urte honen hasieran Espainiaratu egin zuten, epaiketa bat egiteko, eta absoluzioa jaso du.

Asier Ezeiza, gaur, Zaballan (Araba), libre geratu ostean.
2020ko maiatzaren 21a
19:49
Entzun

Asier Ezeiza Aierra euskal presoa (EPPK) aske geratu da gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalak askapen autoa kaleratu eta Frantziako zigorra bete ondoren. Hernanikoa (Gipuzkoa) da.

Frantziak Espainiaren esku utzi zuen urte hasieran, epaiketa bat egin ziezaioten. Soto del Realgo (Madril) espetxera eraman zuten, hil bukaeran Madrilen epaiketa egiteko. Absolbitu egin zuten, eta Frantziara bidaltzekoak ziren, zigorra osorik betetzeko, baina COVID-19a dela-eta Zaballan (Araba) egon behar izan du. Frantziako zigorra bete duenez, libre utzi dute.

2008an atzeman zuten Ezeiza, Frantzian, ETArekin lotuta.

BERRIAren datuen arabera, 240 euskal preso daude espetxeetan: Euskal Herrikoetan, lau —horietako bat, zentro batean—; Espainiako Estatuko besteetan, 201; eta Frantziakoetan, 35.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.