Alarma egoera bi astez luzatzea onartuko du gaur Espainiako Kongresuak

Pedro Sanchez buru duen gobernuak hilabeteko luzapena eskatu asmo zuen. Ciudadanosekin akordioa lortu ondotik, bi asteko luzapena onartuko dute Espainiako Kongresuan.

Pedro Sanchez Kongresua sartze pasa den asteazkenean. BALLESTEROS, EFE
2020ko maiatzaren 19a
18:05
Entzun

Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek alarma egoera luzatzeko eskatuko dio gaur Espainiako Kongresuari. Azkena izango zen hilabeteko luzapena eskatu asmo zuen Sanchezek; azkenean, ordea, asmo hutsean gelditu da hori. Bertze bi asteko luzapena eskatuko du, Ines Arrimadas buru duen Ciudadanosekin akordioa lortu ondotik. Ekainaren 7ra arteko luzapenaren ondotik bertze bat ere eskatu beharko du Sanchezek normaltasun berrira iritsi aitzinetik.

Hilabeteko luzapena eskatu asmo zuen Sanchez buru duen gobernuak. Ciudadanosek, ordea, izkin egin zion luzapen horri, eta hamabortz egunekoa bakarrik negoziatuko zuela nabarmendu zuen. Azkenean, hala izango da. Egun indarrean den laugarren luzapena ere Ciudadanosen botoei esker lortu zuen Sanchezek. Ordura arte, ERCrekin babesarekin lortu zuen alarma egoera onartzea.

PSOErekin akordioa sinatu berritan, Ciudadanosek ohar bat zabaldu du: «Ez da inolako negoziaziorik egingo ez ERC ez Espainia zatitu nahi duen bertze inolako alderdi 'separatistarekin' ere». Maria Jesus Montoro Gobernuko bozeramaileak, ordea, ukatu egin du akordioaren baldintzetako bat hori denik. Gobernuak ERCrekin negoziazioetan jarraitzen du beraien baiezkoa lortu nahian. 

Zuhur mintzatu da Montoro. Espainiako Gobernuak alarma egoera aitzinera ateratzeko nahiko baiezko boto dituela nabarmendu du. Alta, oroitarazi du bozkatu arte itxaron behar dela. Gaur eguerdian egingo dute bozketa Espainiako Kongresuan

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.