Laguntzak

Edarien sektorea laguntzeko, Jaurlaritzak martxan jarri du 50 milioiko funts bat

Ardoaren, sagardoaren eta garagardoaren ekoizpen kateari eusteko diru laguntzak izango dituzte alor horietako enpresek.

Ardoak laguntzak jasoko ditu, beste hainbat edarirekin batera. ANDONI CANELLADA / FOKU
xabier martin
2020ko maiatzaren 12a
13:55
Entzun

Finantzen Euskal Institutuarekin batera, 50 milioi euroko funts bat prestatu du Eusko Jaurlaritzak koronabirusak edarien esparruko enpresetan egin duen triskantza arindu nahian. Ardoa, sagardoa eta garagardoa ekoizten dituzten enpresentzako laguntzak izango dira, ekoizpen kateak eten ez daitezen. Sektoreko zenbait eragile Arantza Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuarekin elkartu dira gaur, eta alorra "oso egoera negatiboan" dagoela helarazi diote. "Krisi larrian" dago edarien sektorea, mundu mailako salmenta bideak eten egin direlako, eta barne merkatuko Horeca kanala ere itxi egin delako, ostalaritzaren egoera dela eta.

Tapiak esan du enpresa askok dituztela "altxortegi arazoak" jadanik, eta zirkulantearen tentsio horiei erantzuteko 50 milioi euroko funtsa jarri duela gobernuak martxan. Horrez gain, Jaurlaritzak produktuak merkaturatzeko atari bat ireki du, eta bonuak erraztu berrikuntza laguntzeko, 700.000 euroko poltsa baten bidez.

Ardoa Basque-Wine Office sustapen plana ere egokituko du gobernuak COVID-19ak eragindako egoerara. Bertako merkatuari begirako kanpainak egingo dituzte sustapen planaren barruan, hiru milioi euroko funts bati esker. OCM Ardo Sustapenaren programa ere handituko dute beste 1.835.730 eurorekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.