Irailaren 20an egingo dute Herri Urrats

Ikastolen aldeko festa gaur zen ospatzekoa, baina bertan behera geratu zen COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz.

Herri Urratsen iazko edizioa. GUIILAUME FAUVEAU
2020ko maiatzaren 10a
20:57
Entzun

«Saminez hartu behar izan dugu erabaki hau, baina ez zegoen beste irtenbiderik. Euskal Herrian eta munduan maiatz eta ekainerako antolatutako ekitaldi guztiak bertan behera geratu edo atzeratu egin badira, ezinezkoa zen gu salbuespena izatea», adierazi zuen Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk apirilaren hasieran. Azaldu zuen Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Herri Urrats bertan behera geratu zirela, COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz. Herri Urrats gaur zen ospatzekoa, Senperen (Lapurdi), eta gaur baieztatu dute aurten egingo dutela festa horren 37. aldia. Jarri dute data berria: osasun egoerak hala egitea baimentzen badu, irailaren 20an ospatuko dute.

Kalean ospakizunik egin ezin izan duten arren, zuzeneko saio berezi bat eskaini du Kanaldudek, gaur eguerdian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.