Indarkeria matxista

Espetxean sartu dute ostiralean Bilbon sexu eraso bat egiteagatik atxilotutako gizona

Emakume batek salatu zuen gizonak sexu erasoa egin ziola sexu harremanak izateko proposamenari ezetz erantzun zionean.

Eraso matxisten aurkako protesta bat, Bilbon, urrian. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2020ko maiatzaren 10a
10:11
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, epaileak espetxeratu egin du ostiralean Bilbon sexu eraso bat egiteagatik atxilotutako gizona. 18 urte ditu, eta adin bereko emakume batek jarri zuen haren kontrako salaketa. Larunbat goizaldean atxilotu zuten, eta bart deklaratu du epailearen aurrean.

Emakumeak ostiral gauean salatu zuen txakurra atera zuenean ezagun batekin egin zuela topo eta lokal batera joan zirela elkarrekin. Gizonak han sexu harremanak izatea proposatu, eta emakumeak ezetz erantzun zion; gizonak horretara behartu zuela azaldu zion Ertzaintzari emakumeak, Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez.

Erasoa salatu ostean, emakumeak goizaldean berriro ikusi zuen gizon hori etxetik, eta Ertzaintza ohartarazi zuen. Poliziak inguruetan ibili dira gizona ikusi eta atxilotu duten arte. Gizonak aurrekari penalak ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.