Ia 250.000 langileri erregulatu diete enplegua

Maiatzaren 5ekoak dira azkeneko datuak: Hego Euskal Herrian 33.213 enpresak aurkeztu dituzte enplegua aldi baterako erregulatzeko txostenak, eta 245.399 langileri erregulatu diete enplegua.

Ostalari batzuk kexu dira jarritako baldintzekin, eta ez dute oraingoz irekitzeko asmorik. Irudia Barakaldokoa da. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
mikel p ansa
2020ko maiatzaren 6a
20:03
Entzun

Konfinamendua arintzeko fasearekin batera, egoerak aldatzen hasi beharko luke, baina oraindik asko dira aldi baterako enplegu erregulazioan dauden langileak. Atzo arte, Nafarroan 6.583 erregulazio txosten aurkeztuak zituzten.

Manu Aierdi Ekonomia kontseilariak jakinarazi duenez, azkeneko hamabost egunetan zerbait jaitsi da kopurua (hamabi gutxiago), baina apenas nabaritu den aldaketarik oraingoz. Apirilaren 18tik hona, berriz, 300 bat espediente gehiago jaso ditu foru administrazioak.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 26.630 enpresak aurkeztu dute enplegua erregulatzeko txostenen bat. Confebaskek asteazken honetan bertan jakinarazi duenez, hiru probintzia horietako enpresen %45ek egin ditu enplegu erregulazioak, eta langile guztien laurdenei eragin diete.

Zerbitzuen sektorean nabaritu da eraginik handiena: enplegua aldi batez murrizteko eskariak aurkeztu dituzten enpresa guztien %80 baino gehiago dira sektore horretakoak. Nafarroan, eraikuntza sektorekoak dira aldi baterako erregulazioen %10,6; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, industria alorrekoak dira enplegua erregulatu duten enpresa guztien %9 inguru, eta eraikuntzakoak %5 inguru.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.