EUSKARA

Jaurlaritzak gaztelania lehenetsi du bertako turismoa sustatzeko kanpainan

Hiru bideo atondu dituzte, eta hirurek gaztelaniaz dute ahotsa; batek azpidatziak ditu euskaraz. Interneten zabaltzeko etiketak gaztelania hutsezkoak dira.

Garikoitz Goikoetxea.
2020ko maiatzaren 6a
17:29
Entzun

Turismoaren sektorean «itxaropena» hauspotzeko asmoz, kanpaina bat jarri du martxan Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak, lelo honekin: Euskadi zain duzu, egongo gara berriz. Helburua da Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko turismoa sustatzea, «turismo sektoreari normaltasunera itzultzeko fasean laguntzeko».

Bideo batzuk egin dituzte horretarako, eta Euskal Herrian turismoa jaso ohi duten lekuak ageri dira: hondartzak, Bizkaiko zubia, Zumaiako flyscha, Arantzazuko santutegia, Urdaibai ingurua, Bilbo... Itxaropena dute izenburua bideoek. «Joango da ezohiko negu hau», dio: etorriko direla garai hobeak.

Hiru bideo zabaldu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta erdaraz daukate off-eko ahotsa: hark ematen du mezua. Euskara bideo bakarrean dago, eta azpidatzietan: hark ere erdarazko ahotsa dauka. BERRIAk galdera egin du Turismo Sailean, euskarazko bideorik ez ote dagoen. Ondoren, aldatu egin dute Jaurlaritzaren webgunean jarritako bideoa: euskarazko azpidatziak zituen bideoari kendu egin diote erdarazko ahotsa, eta musika bakarrik utzi diote.

[Youtube]https://youtu.be/DSe2OI5uA8c[/Youtube]

Bideoak dira kanpainaren ardatza, baina sare sozialetan ere ekingo diote. Bi traol proposatu ditu Turismo Sailak, eta erdaraz biak: #EuskadiTurismo eta #volveremosavernos.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.