Lehen hitza, euskaraz

Itxialdian egon arren, bada etxetik kanpo mantentzen den harreman mota bat: erosketak egitera ateratzean sortzen dena. Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator; lehen hitza euskaraz egitea saltokian, ilaran, jendearekin oro har hizketan aritzean...

2020ko apirilaren 28a
10:35
Entzun

Lau fase ditu Etxealditik Euskaraldira dinamikak: aurkezpena apirilaren 20an egin zuten; hausnarketa fasea asteartea eta osteguna bitartean izan da; atzo hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa proposamenena hasi zen; eta bukaerako ekitaldia, maiatzaren 3an –apirilaren 30ean jakinaraziko dute nolakoa izanen den zehazki bukaera–.

Lehen erronkan euskaraz jolastera deitu zuten, eta bigarrengoan, lagun artean euskaraz online poteoa egitera. Hirugarrenean, berriz, bazkalorduan eta ondoren euskaraz aritzeko erronka bota zuten. Astelehenean, funtsezko langileentzako esker oneko mezuak zabaltzera deitu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.