ETXEALDITIK EUSKARALDIRA

«Esker oneko mezuak» etxealditik funtsezko langileei

Funtsezko arloetan lanean ari diren beharginentzako mezuak sare sozialetan zabaltzeko erronka bota du Etxealditik Euskaraldira egitasmoak gaurko.

2020ko apirilaren 27a
11:04
Entzun

Etxean dauden herritarrak zaintzeko lanean ari direnei bideratutako erronka bota du gaurkoan Etxealditik Euskaraldira dinamikak. Euskaraldiko Iruñerriko kide Irati Ornatek zaintzaileak, baserritarrak, autobus eta kamioi gidariak, garbitzaileak, janari dendetako saltzaileak, mediku eta erizaina eta abar aipatu ditu. Izan ere, «bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik». Sareak horiei helarazitako «esker oneko mezuz» betetzeko deia egin dute.

Lau fase ditu Etxealditik Euskaraldira dinamikak: aurkezpena apirilaren 20an egin zuten; hausnarketa fasea asteartea eta osteguna bitartean izan da; atzo hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa proposamenena hasi zen; eta bukaerako ekitaldia, maiatzaren 3an –apirilaren 30ean jakinaraziko dute nolakoa izanen den zehazki bukaera–.

Lehen erronkan euskaraz jolastera deitu zuten, eta bigarrengoan, lagun artean euskaraz online poteoa egitera. Hirugarrenean, berriz, bazkalorduan eta ondoren euskaraz aritzeko erronka bota zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.