Etxealditik Euskaraldira

Gonbidatu berezi bat mahaian

Bazkalorduan eta ondoren euskaraz aritzeko erronka bota du Etxealditik Eusakaraldira egitasmoak gaurko.

2020ko apirilaren 26a
10:18
Entzun

Igandea da, eta konfinamendua dela-eta inork inoren etxera joan ezin duen arren, Etxealditik Euskaraldira egitasmoak gonbidatu berezi bat eraman nahi du gaur etxeko guztietako mahaietara. Bazkalorduan eta ondoren euskaraz aritzera deitu du Euskaraldi honetako hirugarren erronkan: "Gonbidatuko dugu euskara gure mahaira?".

Tantaka telesaileko aktoreek hartu dute parte erronkaren berri emateko bideoan: David Ondars, Idoia Rodriguez, Bixente Vignaud eta Joana Parot. "Egingo dugu saiakera Euskal Herriko mahai guztietara euskara gehiago eramateko?". Bazkalorduan eta ondoren ere eskatu dute euskaraz aritzeko, hizkuntzaren inguruan edo euskaraz kantatuz.

Lau fase ditu Etxealditik Euskaraldira dinamikak: aurkezpena apirilaren 20an egin zuten; hausnarketa fasea asteartea eta osteguna bitartean izan da; gaur hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa proposamenena hasi da; eta bukaerako ekitaldia, maiatzaren 3an –apirilaren 30ean jakinaraziko dute nolakoa izanen den zehazki bukaera–.

Lehen erronkan euskaraz jolastera deitu zuten, eta bigarrengoan, lagun artean euskaraz online poteoa egitera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.