Erreakzio soka ekarri du Jose Luis Zumeta margolariaren bat-bateko heriotzak. Albistea jakin orduko zabaldu dira artista omentzeko mezuak sare sozialetan.
Jon Maia bertsolaria izan da bere doluminak adierazten lehenengoetarikoa.
Gure izatearen koloreak
— Jon Maia Soria (@maia_jon) April 23, 2020
zureak dira
Zumeta
zu gabe
ez ginateke pic.twitter.com/kohdDn3jiT
Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak ere oroitu du Zumeta. Eskerrak eman dizkio bere prestutasunagatik. Nafarroako Ikastolen Elkarteak 2017an omendu zuen Zumeta egindako ekarpenagatik.
Berri triste bat, Zumeta joan zaigu, beti izan zuen eskuzabaltasun handia ikastolekin eta horregatik beti egongo gara eskertuta... baita ezin ahaztu gure altxorrik handienarekin, euskararekin, erakutsi zuen prestutatasuna @EHIkastolak@NafarIkastolak@Nafarroa_Oinez@kilometroakpic.twitter.com/fjFvYW983E
— Koldo Tellitu (@KoldoTellitu) April 23, 2020
Sal Telmo museoak eskerrak eman dizkio Zumetari egindako lanagatik.
Txuri-belztu zaigu eguna #Zumeta maite genuenoi.
— San Telmo Museoa (@santelmomuseoa) April 23, 2020
Eskerrik asko, Jose Luis, euskal kulturari eta arteari kolorea emateagatik, zure lanak gugan iraungo du. Doluminak senitarteko eta lagunei. pic.twitter.com/0YObQN9FLS
Berri Txarrak musika taldeak ere oroitu du Zumeta eta egindako lanagatik eskerrak eman dizkio.
Agur eta ohore JL Zumeta.
— Berri Txarrak (@berritxarrak) April 23, 2020
Hemen #Zumeta Arte Estudioan grabatzen izan ginenekoa. Eskerrik asko eta besarkada estu bat senitartekoei 🖤 pic.twitter.com/dWTyuBzo0U
Etxepare Euskal Institutuak ere Zumetaren lana goraipatu du
Euskal artearen izen handietako bat joan zaigu gaur: Jose Luis Zumeta. Artista berritzaile eta oparoa. Utzitako aztarna itzelak betirako jarraituko du gurekin. Ez adiorik.https://t.co/Pc15eroS1jpic.twitter.com/fDJBGhs4b1
— [EU] Etxepare Euskal Institutua (@etxepareEU) April 23, 2020
Usurbildarra zen Zumeta, eta herriko alkate Agurtzane Solabarrietak ere oroitu du Zumetaren figura.
Kolpe gogorra jaso dugu gaur usurbildarrok, Euskal Herriak eta, oro har, kulturak Jose Luis Zumetaren heriotzaren berri izan dugunean. Arte garaikidearen ikur, artista bizi eta emankorra izan da Zumeta. Gure herriaren imaginario kolketiboan ezinbesteko erreferentzia. Mila esker! pic.twitter.com/Nyef9fSsRs
— Agurtzane Solaberrieta (@AgurtzaneSola) April 23, 2020
Iruñeko Katakrakek ere samina adierazi du Zumetaren heriotzagatik.
Mila esker Jose Luis Zumeta: hamaika koadro, afixa eta karatula egiteagatik, eta gure lau gelatako etxeetako hormetako orrietan historia eta irudimena zabaltzeagatik.
— katakrak · liburuak (@katakrak54) April 23, 2020
«Historia behar dugu,
baina alferrontzi apetatsuak
ezagutzaren lorategian
behar ez duen bezala behar dugu» pic.twitter.com/lwEs2xC1Wf
Iñaki Elorza kazetariak Zumetarekin izandako solasaldiak eta kontuak oroitu ditu.
Zenbat ordu elkarrekin, zenbat kontu, zenbat ilusio oraindik ere, pilotako zenbat partidu, oporrak ere bai Andaluzian Felito ta Gorritirekin, eta Aralarren Inaxion txabolan Mikel Laboa e.a.ekin !! Ez da hilabete asko elkarrekin bere tailerrean izan ginela. Aupa Zume !!! pic.twitter.com/EXGtoDN54q
— Inaki Elorza Txapas (@I_Elorza_Txapas) April 23, 2020
Kulturgintzaz harago, politikaren arlotik ere iritsi dira dolu mezuak. Denis Itxasok, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak, doluminak bidali dizkie senideei eta lagunei.
Jose Luis Zumeta margolari usurbildarra zendu den honetan, besarkada estu bat bidali nahi diet senitarteko eta lagunei, eta baita bere artelanak maite dituzten guztiei ere. Abstraktoaren artista bikaina, liburu eta disko azal ugari ilustratu zituen. Goian bego. pic.twitter.com/US6M8aBmGX
— Denis Itxaso (@DenisItxaso) April 23, 2020
Maddalen Iriarte EH Bilduko eledun eta kazetariak ere oroitu du Zumetaren obra.
Jose Luis Zumeta hil da. Nire inguruko kolorea bere margolanen bidez betetzen jarraituko duen gizona. Besarkada familiarteko eta lagunei. pic.twitter.com/XxLuE5QQO6
— Maddalen Iriarte (@MaddalenIriarte) April 23, 2020
Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak Zumetaren lana goraipatu du.
🎨 Jose Luis Zumeta usurbildarra joan zaigu, euskal arimari forma eta estetika eman dion belaunaldi bateko kidea. Kolore eta bizi handiko arrastoa utziko du gugan. Bere grina berritzaileak luzaroan lagun gaitzaila. pic.twitter.com/xfPTG0zFfm
— Markel Olano Arrese (@MarkelOlano) April 23, 2020
Jasone Agirre politikariak ere oroitu du Zumeta.
Kolorea bizi poza da, koloreak ez du ezer ezkutatzen, dena agerian du. Horregatik maite ditut Zumetaren lanak.
— jasone agirre garita (@AgirreGarita) April 23, 2020
Goian bego pic.twitter.com/HAys3P9rS5
ELA sindikatuak ere oroitu du Zumetaren lana eta ekarpena.
Euskal kulturak ezinbesteko erreferente bat galdu du. Jose Luis Zumetaren heriotzak atsekabez bete gaitu. Artista handia, pertsona konprometitua. Langile klasearen eta sindikatu honen laguna. Klandestinitate ondorengo urteetan lotura estua izan zuen ELArekin. pic.twitter.com/8S6JXhDNqW
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) April 23, 2020