Musika

'Maravillas', zuzenean

Berri Txarrak taldeak kantaren zuzeneko single digitala argitaratu du, «urteotan guztiotan jasotako maitasuna itzultzeko asmoz eta itxialdi aro gogor honetan jarraitzaileei egindako keinu gisa».

Berri Txarrak taldea Bilboko Kafe Antzokian eman zuen azken kontzertuan, joan den otsailaren 20an. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2020ko apirilaren 17a
10:25
Entzun

Berri Txarrak taldea geldialdi mugagabean dago iazko azaroaz geroztik. Haatik, Maravillas kantaren zuzeneko single digitala argitaratu nahi izan dute orain. Bertsiorik «soilena, biluziena»: Gorka Urbizuren gitarra eta ahotsa besterik ez, Madrilgo WiZink Centerren. Mugarritzat daukate kontzertu hura, 7.000 zaletik gora batu baitziren musika ibilbidea euskara hutsean osatu duen rock talde bat ikusi eta entzuteko.

Bestalde, taldeak iragarritako film-dokumentala dagoeneko edizio fasean dago, eta hilabete batzuen buruan estreinatzeko asmoz dabiltza, betiere koronabirusaren ondorioek modua ematen dutenean. 2019ko Ikusi Arte Tour birako hainbat lekutan filmatu zuten (Tokio, Mexiko, Madril, Los Angeles, Paris, Bartzelona, Donostia, Iruñea...) eta Marina Lameiro nafarra izango da zuzendaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.