Ertzaintzak isunak jarri dizkie San Frantziskon atxiloketa bat grabatu zuten herritarrei

[Youtube]https://youtu.be/SDoYmOhiOws[/Youtube]

2020ko apirilaren 15a
16:49
Entzun

Martxoaren 29an gertatu zen; Bilboko San Frantzisko auzoko kale batean, ertzainak gazte bat identifikatzen hasi ziren, haren ama jo zuten, lurrera bota, eta atxilotuta eraman zituzten biak. Une hura grabatu egin zuten hainbat bizilagunek, eta Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu zuen, polizien jokabidea zuzena izan ote zen jakiteko.

Ertzaintza San Frantziskon bertan izan da gaur, Naiz-ek zabaldu duenez; poliziak hainbat ataritara sartu dira, eta isun jakinarazpenak eman dizkiete bizilagun ugariri. Esaterako, bizilagun bati bi salaketa jarri dizkiote: irainengatik bata, eta "irudi eta datu pertsonalak eta profesionalak baimenik gabe erabili eta zabaltzea" egotzita. Beste herritar batzuei ere irainak egitea egotzita jarri dizkiete isunak.

Bilboko Sortuk salatu du gaurko operazioak "bizilagunen salaketak isilaraztea" duela helburu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.