EAJk atzeratu egin du alderdiko lehendakaria aukeratzeko barne prozesua

Hauteskundeak egiteko «nahikoa berme» dagoenean ekingo dio barne prozesuari alderdi jeltzaleak. 

EAJren agerraldi bat, artxiboko irudian. ENDIKA PORTILLO, FOKU
2020ko apirilaren 15a
16:03
Entzun

Maiatzaren 18an hastekoa zen Euzkadi Buru Batzar eta Herrialde Buru Batzar berriak aukeratzeko barne prozesua. Koronabirusaren krisia dela eta, atzeratu egingo dute prozesu hori. Alderdiak ez du iragarri noiz izango den, baina erran du ahalik eta arinen eginen dutela. 

EAJk jakinarazi duenez, COVID-19ak eragin duen krisiaren ondorioz sortutako ziurgabetasunak eta agintariek ezarri dituzten murrizketek eragin dute bertan behera uztea barne hauteskundeen prozesua. Uztailaren 11n eta 12an du egitekoa EAJ-k VIII. Batzar Nagusia. Alderdiak batzar horren data mantendu duen arren, ezin izango diote eutsi barne hauteskundeak egiteko egutegiari, eta, beraz, ez dute egun horretan erabakiko alderdiaren hurrengo lehendakaria.

Euzkadi Buru Batzarrak nabarmendu du ahalik eta azkarren ekingo diotela berriz ere prozesuari. Horretarako, Aberri Batzarrera deituko dute, eta bertan zehaztuko dute prozedura berria barne hauteskundeak egiteko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.