Euskal Herriko hainbat eragilek adierazpen bat atera dute Eusko Jaurlaritzak aste honetan azokak debekatzeko hartu duen erabakiaren kontra eta azokak berriro irekitzeko eskatuz. Lehen sektoreko ekoizleak, kontsumitzaile elkarteak eta ingurumen taldeak daude sinatzaileen artean, alderdi eta sindikatuekin batera. 200tik gora dira oraingoz eta gehiago izateko modua zabaldu dute (ikusi sinatzaileen atala, behean). Hartu beharreko babes neurriekin azokak irekitzeko eskatzeaz gain, dei egiten diete erakundeei zuzeneko salmenta laguntzeko, eta herritarrei hori eta herriko denden bitarteko erosketak lehenesteko. Koronabirusaren ondorioz ezarritako konfinamenduagatik euren ekoizpena atera ezin utzi ditu baserritar asko, eta beste ekimen batzuk jarri behar izan dituzte abian. Hainbat herritan egin dituzte azokak neurri bereziak hartuta, adibidez Ordizian, baina Jaurlaritzaren aste honetako erabakiak ez du horretarako aukera ematen. Baserritarrek lehenago ere agertu dute haserrea erabakiarekin eta talde ekologistek eskatu izan dute azokak irekita mantentzeko.
Gaur zabaldu den adierazpenaren sinatzaileek diote Jaurlaritzak azokak ixteko hartu duen erabili dituen argudioak "eskasak" direla. Jaurlaritzak argudiatu du pertsonen joan-etorriak murriztu egin behar direla eta jende pilaketak saihestu behar direla. "Zergatik ez dira irizpide berberak baliatzen saltoki handiak, esaterako, Jaurlaritzak baserritarren produktuen salmentarako lehenetsi dituen Eroski, Uvesco (BM), Carrefour eta Alcampo-Simpuy merkataritza guneak ixteko? Horietara joateko ez al da joan-etorririk egin behar? Barruan ez al da jende pilaketarik gertatzen? Nor ari da zaintzen saltoki horien barruan jendeak distantziak gordetzen dituen edota jendeak gutxieneko higiene-arauak betetzen dituen?", diote adierazpenean.
Azokak, zerbitzu publiko
Gogoratzen dute udal azokak zerbitzu publikoak direla eta hori balioan jarri behar dela; garraio zerbitzuarekin alderatzen dute. "Zerbitzu Publiko horren titularra udala da. Osasun Sailak neurri zehatzak har ditzake, ez ordea debeku orokor bat". Sinatzaileek salatzen dute erosleen eskubideak ari direla urratzen, eta gogoratu dute orain arte udalei azokak egiteko neurriak hartzeko eskatu zaienean, hartu dituztela. "Zertara dator orain neurri hau? Zer dago honen guztiaren atzean? Emandako arrazoiek ez dute zentzurik. Helburua beste bat ez ote den pentsarazten digu". Salatu dute, gainera, osasun krisialdia hasi zenetik erakundeak ez direla eurekin harremanetan jarri egoera bideratzeko, hala eskatu arren, eta euren ekimenak lagundu ez eta oztopatzen ari direla, gainera.
Jaurlaritzaren debekuak baserritarren eskubideak ere urratzen dituela salatu dute. "Horregatik guztiagatk sinatzaileok Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu EAEko udalerrietan elikagaiak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak zuzenean saltzeko merkatu eta azoka tradizional guztiak berriz ere irekitzea. Beti ere, hartu beharreko osasun-neurri guztiak hartuta, orain arte bezala. Eta horrez gain, Eusko Jaurlaritzak behingoz benetan tokiko elikadura sostengarri eta iraunkorraren aldeko pedagogia egin dezala, baserritarrak eta herritarrak zuzeneko salmenta bideetara joateko laguntzak ipiniz. Nekazaritzari ekonomikoki eta sozialki daukan garrantzia eman behar zaio behingoz, bertoko ekoizpena lehenetsi, kalitatea hobestu eta sektorea bultzatu". Udalei ere eskatu diete zuzeneko salmenta saretzen laguntzeko eta banaketa zerbitzuak errazteko baliabideak jartzeko.
Sinatzaileek iragarri dute datozen egunetan azokak babesteko ekimenak jarriko dituztela martxan eta horietan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. "Halaber, gogorarazi nahi dizuegu zuen herri eta eskualdetan baserrietan janaria erosteko aukera dagoela, zuzenean edota sortzen ari diren taldeen bitartez edota proiektuetan". Auzo eta herrietako saltoki txikiak ere izan dituzte gogoan, eta erosketak egiterakoan horiek lehenesteko ere eskatu dute, "gure baserrietako hainbat elikagai aurkituko dituztelako".
Sinatzaileak:
(atxikimenduak biltzeko webgunea)
• Abotsanitz • Aiaraldea Kooperatiba Elkartea • Akelarre Santutxu Talde Feminista • Altzoa ostatua • Amalatz talde feminista • Amillena koop elkarte txikia • Antiguaotarrak • Antikapitalistak • Antzuolako Udal Gobernua • ARABADENDAK, ARABAKO MERKATARI • Aramaixoko Talde Feminista • ARGIA • Arrasateko Emakume Mundu Martxa • Artatxiki Biogunea. kontsumo ekologikoaren elkartea • Artzai Gazta Elkartea • Ataungo Udal Gobernua • Aza ta porru • Azaoleaga baserria S.Z • Azataporrua Eibarko kontsumo elkartea • Azkoitia bai • B.E.A. Bizkaiko Emakume Asanblada • Baratzea Gatika • Baretzenea • Bargaztak Zestoako Talde Feminista • Baserri XXI • Basherri Sarea • Bedarbide Elkartea • Behieko sabekoetxea • Bergarako Udal Gobernua • BIDETXIOR, Soraluzeko kontsumo taldea • Bilibin Koop. • Biolur • Bionekazaritza • BIZI DENDA, LEGORRETA • Bizilur Elkartea • Bizisare-Busturialdeko Garapen Iraunkorrerako Elkartea • BIZKAIDENDAK, BIZKAIKO MERKATARI • Bizkaigane elkartea • Bizkargi Gogoratuz Elkartea • Butroi Bizirik en Transicion (BBT) • CGT-LKN Euskal Herria • Cooperativa Sustraiak Habitat Design • Coordinacion Baladre • D’elikatuz Zentroa • Debagoieneko Agroasanblada • Debanatura • DENDARTEAN • Eako Udala • Ecoveo elkartea • EGUZKI Talde Ekologista • Eguzkileire okindegia • Eguzkiola Kultur Elkartea • EH Bildu • EHko Emakume Migratu eta Arrazializatuen Sarea • Ehkolektiboa • EHNE Bizkaia • EKA-OCUV Euskal Kontsumitzaileen Alkartea • Ekoudalatx mintegia • ELA Euskal Sindikatua • Elika kooperatiba • Elikagunea • elikart • Elkarcredit • Elkartasuna Eraldatuz Plataforma • Elorrixa elorrioko ekologi taldea • Emakume Askeak • Enaden Begiak Fundazioa • EQUO Berdeak • Ereindajan Arrasate • Ereindajan Bergara • Errastikoogia • ESK Sindikatua • Etxalde - Nekazaritza Iraunkorra • Etxetxiki ortuari ekologikoak • Euskadi Cuba • Euskal Herriko Bilgune Feminista • Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa • Euskal Herriko Hazien Sarea / Red de Semillas de Euskadi • EUSKALDENDAK • EZBAIAN - Hausnarketa Kritikorako Taldea (Plentzia - Gorliz) • Ezker Anitza-IU • FeministAlde! • Fundacion Paz y Solidaridad Euskadi • Gaintza Txakolina • Gernika Memoriaren Lekuko plataforma • Gernikatik Gogoratuz • Gernikatik Mundura ONGD • Gipuzkoako Basozainen Elkarte Profesionala • GOIEKOHARAGIA • Goierriko Baratza, elikadura ekologikoa • GOLOKA ANTZERKI TALDEA • GuNe Uribe Kosta • Gurpide • Gurpide Elkartea • Haitzuri hondar eskola • Harremantxo • Hauspibarra kultur elkartea • Hernani zero zabor • Herri Txikiak Bat asanblada • Hiruki larroxa • Hitz edo irri, euskaraz elkarri (Segurako euskara elkartea) • HONDARPE Groseko Auzo Elkartea • Igeldoko herri kontseilua • Igitie - Arratiako Baserritar Agroekologikoen Elkartea • Itsasondoko Udala • iturrikoa baserria • Itziarko Auzo Udala • itziarko peria batzordea • ITZUBALTZETA III GAZTETXEA • itzuliz itzulpen zerbitzua • Iztueta elkartea • Jaiki hadi osasun elkartea • Judimendiko Gazte Asanblada • Justicia Alimentaria-Bidezko Elikadura • Kabuena Baserria • Kandelaria kultur elkartea • Kardala LHII • Karrantza Zabala • Kidekoop Elkartea • Kolore Guztietako Basoak • La Ruta Slow • LAB • Labore Bilbo Elkartea • LaboreOarso • LaboreTxingudi • Lakari • Landarlan • Laneko Koop • Larrabetzu Zero Zabor • LarratEKO produktu agroekologikoak • Larsabi • Latxaesnea • LAU HAIZETARA elkartea • Legazpiko azoka postuak • Legazpiko kontsumo taldea • Lekukoartu elkartea (arrieta) • Lezama Bizirik Auzo Elkartea • Lumaltik • Lurbeko • Lurmena • Lurraren Orena nekazari taldea • MAMIKI Konpartsa • Martxanterak Bergarako Talde Feminista • mekatza baserria • Mugalde kultur elkartea • Mugarik Gabe • Mundubat • Must Koop. Elk. Txikia • Mutur Beltz • NAGA. Natura Gure Ardura Enkarterriak • Naturkon • OaingozHau Mugimendua • Olatukoop • Ordiziako Udal Gobernua • Oreretako Asanblada Feminista • Oreretako Bilgune Feminista • Orixol m.e. • Otumetxuko laba • parte zaharreko kontsumo taldea • Patata tropikala antzerki laborategia • Paz con Dignidad • Paz y Solidaridad Euskadi • Pedrosa • Plentzia-Gorlizko Danontzat Gaztetxea • Pottogorriak • Portale Kultur Elkartea • quesos zaballa • REAS Euskadi-Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren sarea • sagargorri • Sagarrak Ekologista Taldea • Sare Antifaxista • Sasoiko groseko kontsumo taldea • SINA • Slow Food • Soloko durangaldeko nekazal elkartea • Soraluzeko Arrano Elkartea • Sortu • SOS Alde Zaharra • sra polaroiska • Su ta Lur • Sukar Horia Kolektiboa • Sustraiak Catering • Talaios Kooperatiba • Tolosako azoka etxera • Trabajadoras No Domesticadas • Uliako Kontsumo taldea • Uliako Lore Baratzak • Urduñako Bitxobola Talde Ekologistak • URDUÑAKO ibilgailu klasikoen elkartea • Urduñako Udala • Urduñako Zaporeak • Urko-punta ong, solidaridad y cooperacion entre los pueblos • Uztarri kooperatiba • Xake espazioa • Yokerendan Antzerki Taldea • Zaldibiako Udal Gobernua • Zaloñaurrekoa • Zarainenea, okel eta nekazaritza ekologikoa • Zarauzko Solidaritate Koordinadora • Zizurkilgo Udala • Zornotzako M8 Plataforma • ZukAldatu