Aberri Eguna

Nazioarteko hamabost lagunek bat egin dute Aberri Eguna batera ospatzeko deialdiarekin

Irlanda, Eskozia, Katalunia, Galizia eta Kurdistango hainbat lagunek elkartasun argazkia bidali dute, Aberri Eguna "elkartasunean ospatzea" opaz (zerrenda, albistearen amaieran).

Gerry Adams. WILL OLIVER, EFE
jon ordonez garmendia
2020ko apirilaren 10a
11:22
Entzun

Nazioarteko hainbat lagunek euren babesa eman diote Aberri Egun bateratuari. Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek egin dute deialdia, eta gaur babes garrantzitsua jaso du ekimenak. Babestu dutenen artean daude Gerry Adams Sinn Feineko lider historikoa, Elisenda Paluzie ANCko lehendakaria, Marcel Mauri Omnium Culturaleko bozeramailea, Shona McAlpine Scottish Independence Convention-eko kidea eta beste 11 lagun.

"Koronabirusak eragindako une zailotan indarra" helarazi nahi izan diote horiek guztiak etzi Aberri Eguna batera balkoietan ospatzeko deialdiari. Gerry Adamsek Aberri Egunerako bidali duen argazkian Solidarity on Basque National Day  idatzi du (elkartasuna Euska Herriko egun nazionalean). Paluzie eta Maurik katalanez idatzitako mezuarekin azaldu nahi  izan diote elkartasuna eta babesa euskal herritar guztiei: "Egoera zail honetan, Aberri Egun berezi hau elkartasunez ospatzea opa dizuegu". McAlpinek ere mezu bera helarazi du ingelesez.

Euskal Herria Batera ekimenak aurreko asteburuan egin zuen aurten Aberri Eguna batera ospatzeko deialdia, hildakoen senideei dolua adierazteko eta koronabirusari aurre egiten ari zaienekiko harrotasunez eta eskertzaz. Hiru gauza proposatu dituzte: aurretik elkartasuna adieraziz irudiak bidaltzea www.aberrieguna2020.eus webgunera ikur digital erraldoi bat egiteko, eta igandean balkoietan ikurrinak eta Nafarroako banderak jartzea eta 12:30ean Txoriak txori abestea.

Irlanda
Gerry Adams
Chris MacManus, Sinn Feineko diputatua Europako Parlamentuan

Eskozia
Shona McAlpine, Scottish Independence Convention-eko kidea
John Finnie, Eskoziako parlamentaria, Scottish Greens Eskoziako Alderdi Berdekoa

Katalunia
Jaume Alonso-Cuevillas, JxCat diputatua
Josep Lluis Cleries, JxC senataria
Elisenda Paluzie, ANCko lehendakaria
Marcel Mauri, Omnium Culturaleko bozeramailea

Galiza
Ana Miranda, BNGren ordezkaria Europarako
Montse Prado, BNGko diputatua Galizian
Ruben Cela, BNGko zuzendaritzako kidea eta Galiza Sempre Fundazioko presidentea
Bieito Lobeira, BNGko Antolakuntza arduraduna

Sahara
Lehbib Moh Fadel, Samarako Farsia 3ko dispensarioko sendagilea

Kurdistan
Saruhan Oluç, HDPko diputatua
Meral DanıÅŸ BeÅŸtaÅŸ, HDPko diputatua

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.