Euskarabentura, kolokan

Oraingoz, uztailetik abuztura atzeratu dute espedizioa, baina maiatzaren bukaeran hartuko dute azken erabakia. 

Iazko espedizioko kideak Getxora iritsi berritan. MARISOL RAMIREZ, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2020ko apirilaren 7a
19:04
Entzun

Uztailean egitekoa zuen Euskarabenturak hirugarren espedizioa. Koronabirusak, ordea, kolokan jarri du espedizioaren hirugarren ekinaldia. Oraingoz, uztailetik abuztura atzeratzea erabaki du talde antolatzaileak. Hala ere, azken erabakia maiatzaren bukaeran hartuko dute. 

Euskal Herria alderik alde zeharkatzen du Euskarabenturak, eta, azken bi edizioetan bezala aurten ere, Maule eta Getxo lotzekoa zen, uztailaren 1etik 31ra. Koronabirusak ezarritako alarma egoeraren karietara, abuztura arte atzeratu dute. Elkarte antolatzaileak adierazi du egoera orokorrak modu emaren badu eta osasun baldintzak bermatzerik badago eginen dutela espedizioa. Maiatzaren 31 hartuko dute azken erabakia, orduko aholku eta neurriak betez. 

2003 eta 2004 artean jaiotako gazteentzat da espedizioa, eta, parte hartu ahal izateko, gazteek proiektu bat aurkeztu behar izan dute. Antolatzaileek jasoak dituzte proiektu denak, eta apirilaren 15ean ziren parte hartzaileen zerrenda argitaratzekoak. Hori ere atzeratu dute, eta maiatzaren 31n argitaratuko dute aukeratutakoen azken zerrenda.

Hiru helburu nagusi ditu espedizioak: gazteen artean euskararen erabilera sustatu eta normalizatzea, gazte euskaldunen sare berri bat sortu eta elikatzea, eta Euskal Herriko ondasun naturalen, historikoen eta kulturalen transmisioa bermatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.