EAJk alarma egoera luzatzearen alde bozkatuko du

Aldiz, jeltzaleak abstenitu egingo dira berreskuratu beharreko baimen ordainduari buruzko dekretuari dagokionez.

Euzkadi Buru Batzarraren bilera, gaur. EAJ
jon olano
2020ko apirilaren 6a
16:01
Entzun

EAJko Euzkadi Buru Batzarrak asteroko bilera egin du gaur, eta zehaztu egin du zer jarrera izango duten jeltzaleek alarma egoerari lotutako dekretuei dagokienez. Espainiako Kongresuak datorren asteazkenean edo ostegunean eztabaidatuko du alarma egoera apirilaren 26ra arte luzatzea, eta, puntu horretan, aldeko botoa emango dute jeltzaleek.

Espainiako Gobernuak martxoaren 14an ezarri zuen alarma egoera, eta hura luzatzea onetsi zuen EAJk. Orain, beste hainbeste egingo du, egoera beste hamabost egunez luzatzeko. EAJko iturriek zabaldu dutenez, espero da Pedro Sanchezen gobernuak bihar onartzea dekretua. Kongresuko saioak telematikoki egiten ari dira hein batean, eta etxetik ari dira diputatu gehienak; EAJren izenean, Aitor Esteban aretoan bertan izango da, Madrilen.

EAJk zehaztu du "jakinarazi zaizkien baldintzetan" planteatzen bada onartuko duela soilik alarma egoera luzatzea; hau da, "alarma egoeraren lehen dekretua luzatzera mugatzen bada, beste neurri gehigarririk gabe".

Aldiz, berreskuratu beharreko baimen ordainduak arautzen dituen dekretuaz denaz bezainbatean, abstentziora joko du EAJren talde parlamentarioak. Dekretu horrekin, Sanchezen gobernuak agindu zuen funtsezkotzat jotzen ez zituen jarduera ekonomiko guztiak eteteko, apirilaren 9ra arte. Dekretuak derrigor behar du Espainiako Kongresuaren onarpena, baina Sanchezek berak iragarria du ez duela asmorik dekretua Aste Santuaz harago luzatzeko, eta, beraz, hainbat sektoretan produkzioari berrekin ahal izango diotela asteartetik aurrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.