Jario informatiboa astindu egin du koronabirusaren krisiak. Egunero hamaika albiste sortzen dira gai nagusi bilakatu denaren inguruan, arlo guztietakoak. Erabakiak, datuak, lekukotasunak, gertaerak, adierazpenak… Uholde horren aurrean, egunero informazio garrantzitsuenen laburpen bat eskaintzea da Koronabirusaren krisia egunez egun izenburuko albiste buletinaren helburua. Eguneko gakoak labur bilduta, egunak emandakoaren sintesi bat eskainiko du posta elektroniko bidezko buletin honek, informazio garrantzitsuaren haria ez galtzeko. Aldi berean, informazio horietan sakontzeko aukera ere emango du, artikulu ezberdinetarako esteken bidez.
Buletin honetara harpidetzen den irakurleak arratsaldero (19:00ak inguruan) jaso du bere posta elektronikoan eguneko laburpena. Modu eroso batean, nahi duenean zabaldu eta irakurtzeko. Eguneko sintesiarekin batera, bestelako irakurgaien bizpahiru gomendio ere eskainiko ditu, galtzea merezi ez duten istorio berezien aukeraketa bat eginez. Koronabirusaren krisia egunez egun albiste buletina jasotzeko, buletinen orrialdean izena ematea besterik ez da egin behar. Buletin honen edukia albiste gisa ere argitaratuko da webgunean, ahalik eta irakurle gehienengana iristeko asmoz.
Goizeko eta arratsaldeko buletinak
BERRIAk beste bi albiste buletin eskaintzen ditu egunero: Goizeko buletina eta arratsaldeko buletina. Goizeko buletina goizeko lehen orduan (07:00ak aldera) bidaltzen da. Bertan papereko edizioaren gai nagusien aukeraketa bat eskaintzen da: hamar gai interesgarri goizean goiz irakurtzeko.
Arratsaldeko buletinean, berriz, egunean zehar gehien irakurri diren artikuluekin osatzen da. Egunari errepasoa emateko unea da, irakurleengan jakin-mina piztu duten gaiak ardatz hartuta. Arratsaldeko azken orduan (20:30ak aldera) bidaltzen da.
Goizeko Zein arratsaldeko buletinak jaso nahi izanez gero, buletinen orrialdean dauden formularioetan harpidetu egin behar da.