Espainiako armada Iruñean

Lapiko jotzea Iruñeko alde zaharrean, Espainiako armadaren eta ereserkiaren aurka

Espainiako armadako militar bat Iruñeko alde zaharrean. IDOIA ZABALETA, FOKU
2020ko apirilaren 3a
14:00
Entzun

Iruñeko alde zaharra armadak hartuta esnatu zen atzo goizean. Espainiako armada Iruñeko alde zaharrean eta Txantrean ibili da eta lapiko hotsarekin erantzun diote bizilagunek. Arratsaldean berriz ere ibili dira soldaduak Iruñeko kaleetan Espainiako ereserkia jarrita zutela.  Desinfektatze lanak kari, armadaren konboiz bete dira karrikak, eta soldaduak ibili dira kaleetan zehar. Ahotsa.info agerkari digitalak jaso duenez, gainera, jendea identifikatzen ere ibili dira militarrak Iruñeko kaleetan. Txantrea auzoan ere ibili dira militarrak. 

Gastu militarrak osasungintzarentzat. Auzoan ez zaituztegu behar izenpean lapiko jotzea antolatu du AZ Ekimenak, eta auzokide ugarik egin dute bat beren balkoi eta leihoetatik.

Arratsaldean berriz ere ibili dira militarrak Iruñeko kaleetan, kamioetan Espainiako ereserkia paratua zutela. Auzokideek lehiotik oihuka erantzun diete. 

Azken egunetan, Nafarroako bertze txoko batzuetan ere izan dira militarrak: Tuteran eta Andosillan, erraterako.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.