COVID-19a zabaldu denetik, egoerarik beltzenak ikustea eta kudeatzea tokatzen ari zaie osagileei, baita lanordu luzeak eta tentsio handiak pilatzea ere. Haien lana eskertzeko, milaka herritar ateratzen dira iluntzero balkoietara eta leihoetara, baina leku eta ordu batzuetan bereziki momentu hunkigarriak izaten dira.
Gaur ere, Euskal Herrian atzemandako kasuek 10.000ko langa igaro dutenean, 20:00ak jotzearekin batera, Bilbon balkoirik balkoi entzun da txalo hotsa. Hiri hartan 1.131 dira positibo emandako herritarrak, eta haien osasunaren alde lanean ari diren beharginei zuzenduta omenaldia da, Euskal Herriko hiri eta herri guztietan errepikatzen dena.
Zer esanik ez Gasteizen. Euskal Herrian, gaitzaren epizentro izan denak ez du ahazten osasungintzako profesionalen lana, eta txaloka erantzuten diete haien jardunari.
Egunero bezala, gaur ere jendez bete dira Euskal Herriko balkoiak, osagileen lana eskertzeko.https://t.co/2hAFCmSarWpic.twitter.com/6Vd6xN8iej
— Berria.eus (@berria) April 2, 2020