Lana erregulatzeko 26.600 txosten aurkeztu dituzte Hego Euskal Herrian

166.000 langile ingururi eragingo die.

Herrialdeka, Bizkaian aurkeztu dituzte dosier gehien. MARISOL RAMIREZ / FOKU
jon olano
2020ko apirilaren 1a
17:21
Entzun

Koronabirusari aurre egiteko neurrien artean, Espainiako Gobernuak erraztasunak eman zizkien enpresei lana aldi baterako erregulatzeko txostenak aurkeztu zitzaten, eta horien inguruko informazioa zabaldu dute Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. Horien arabera, 26.600 dosier aurkeztu dituzte azken asteetan, eta horiek 166.000tik gora langilerengan izango dute eragina.

Lurraldeka, Bizkaian aurkeztu dira gehien: 10.945. Horietan 69.101 behargin daude sartuta. Gipuzkoan, berriz, 7.052 erregistratu dituzte, eta 45.885 langileri eragin die.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, lurralde horretan 5.600 enpresak aurkeztu dituzte txostenak; Jose Mari Aierdi gobernuko presidenteordearen arabera, 22.000 langileri eragin die neurriak, eta azaldu du aste honetan ez direla hainbeste dosier aurkeztu, horiek erregistratzen jarraitzen badute ere.

Araban, 2.998 enpresak aurkeztu dituzte txostenak, eta 29.287 lagun geratu dira lanik gabe. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, egun bakarrean 844 gehiago aurkeztu dira, eta 5.043 behargin geratu dira aldi baterako lanik gabe, eta, batez beste, dosierrak aurkeztu dituzten enpresetako langileen %84 kaleratu dituzte aldi baterako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.