Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gutun bat bidali zion atzo Pedro Sanchez Espainiako presidenteari, eta eskatu zion autonomia erkidego bakoitzak erabaki ahal izatea zeintzuk diren jarduera kritikorako lagungarriak eta beharrezkoak diren jarduerak eta enpresak. Maria Jesus Montero eledunak erantzun dio Madrilek ezin duela "bereizketarik egin" erkidego autonomoen arabera.
Horri buruz galdetu diote eledunari gaur arratsaldeko prentsaurrekoaren ondoren. Monterok ez du Urkullu aipatu, baina esan du erkidego autonomoetako presidente guztiek bete behar dutela agindua, eta denek neurri berean. Gaineratu duenez, ez litzateke "eraginkorra" izango agindua leku batzuetan betetzea eta besteetan ez. "Batera aritzea funtsezkoa da: ezin dugu bereizketarik egin".
Monteroren arabera, Urkulluk eskaturikoak "ez du zentzurik", birusa zabaltzen delako lurraldeak edo ekonomia mailak "bereizi gabe". Gaineratu duenez, Madrilek "neurri homogeneoak" ezarriko ditu.