Zeintzuk dira «funtsezko jarduerak»?

Elikagaien ekoizpenak, lehengaien garraioak, hedabideek eta osasun zerbitzuek orain arte bezala segituko dute apirilaren 9ra arte.

Nekazaritza da itxialditik salbuetsitako funtsezko jardueretako bat. IÑIGO URIZ / FOKU
Ion Orzaiz.
2020ko martxoaren 28a
20:33
Entzun

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak koska bat gehiago estutuko du konfinamendua, jarduera ekonomikoen etetea iragarri baitu. Hala, martxoaren 30etik apirilaren 9ra, ezin izango dira lanera joan «funtsezkoak ez diren jardueretako langileak». Espainiako Gobernuak ez du zehaztu zeintzuk diren jarduera horiek, baina, Sanchezek aurreratu duenez, «alarma egoera ezartzeko dekretuetan aipatutakoak dira». Honako hau izan daiteke behin-behineko zerrenda bat:

–Elikagaiak ekoizteko nekazaritza, abeltzaintza eta industria jarduerak
–Elikagaien eta salgaien garraioa
–Elikaduraren txikizkako banaketa
–Medikuntza, osasun eta farmazia jarduerak
–Espainiako Estatuko segurtasun indarrak
–Bidaiarien eta salgaien zenbait garraio
–Energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura
–Gas eta ur hornidura
–Petrolioa fintzea eta erregaien hornidura
–Telekomunikazioak
–Portuak eta aireportuak
–Komunikabideak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.