Zabaltzen jarraitzen du koronabirusak Euskal Herrian. Eta gaitzak kutsatutako herritarren kopuruari buruzko datuak xehe ematen aritu da azken egunetan Eusko Jaurlaritza; tartean, udalerrienak. Populazio gune handietan ez ezik, herri txikiagoetan ere ari da agertzen gaitza, betiere gogoan izanda horiek ez direla kutsatuta dauden pertsona guztiak, baizik eta azterketak egin dizkietenetatik positibo eman dutenak. Sintoma arinak dituztenak etxean ari dira gaitza pasatzen, askok testik egin gabe. Bilatu grafikoan ikusteko zer herritan dauden koronabirusak jotako gaixoak.
Nafarroako Gobernua, berriz, osasun eremuka hasi da ematen datuak, ez udalerrika. Hortaz, azpian ageri den taulatik kanpo daude Nafarroako datuak. Jasota dago, ordea, Iruñeko kopurua, nahiz eta Nafarroako Gobernuak auzoetako datuak zabaldu dituen, eta ez hiriburukoa.