Koronabirusak eragindako egoera sanitarioagatik, Bake Bideak apirilaren 8rako iragarri zuen mobilizazio eguna atzeratzea erabaki du. Apirilaren 4an, 30 urte beteko dira Jakes Esnal, Ion Parot, Unai Parot eta Frederic Haranburu Txistor euskal presoak kartzelaturik daudela. Egoera «onartezinaren» aurrean, Bake Bideak 30 mobilizazio egitera dei egin zuen, Bakea eraikitzeko garaia delako, heriotza zigorrari ez! lelopean. Bide beretik, 2017ko apirilaren 8ko ETAren armagabetze eguna markatu nahi zuten egun horretan.
Datorren astean esanen dute noiz eginen duten protesta eguna.