Hezkuntza

Unibertsitatera sartzeko hautaproba atzeratu egingo dute

Ekainaren 19an ziren egitekoak. Ez dute esan noiz egingo den.

2019ko selektibtate proba, Iruñean. IñIGO URIZ / FOKU
2020ko martxoaren 17a
18:28
Entzun

Unibertsitatera sartzeko hautaproba atzeratzea erabaki dute gaur. Ekainaren 19an zen egitekoa, eta ez dute esan noiz egingo duten: larrialdi egoerak eta aurrez aurreko eskolen etenaldiak noiz arte iraungo duten, horren arabera erabakiko dute.

Espainiako Hezkuntza idazkari Alejandro Tianak esan du probak "berdintasun eta justizia" irizpideekin egingo dituztela, "kontuan hartuta ezohiko egoera". Hezkuntza Ministerioak adierazi du inork ez duela "ikasturtea galduko" aurrez aurreko eskolak bertan behera geratu izanagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.