Europak askoz ahalegin handiagoa egin behar duela ohartarazi du OMEk

Atzeman gabeko kasuak bilatzeko eta diagnostiko gehiago egiteko eskatu diete Europako osasun agintariei

jarraia178962.jpg
Berria
2020ko martxoaren 17a
17:57
Entzun

Hans Kluge Osasunaren Mundu Erakundeak Europarako duen ordezkariak esan duenez, Europak oraingo ahalegina halako bi edo hiru egin behar ditu koronabirusa ez zabaltzeko. Besteak beste, atzeman gabeko kasuak bilatu behar ditu grinaz; diagnostiko gehiago egin behar ditu, berrogeialdi gehiago; erietxeen ahalmena handitu behar du, eta baita gizartearen mobilizazioa ere.

Europa da egun pandemiaren foku nagusia. Italian 29.000 kasu daude; Espainian, 9.000; Frantzian, 5.400; eta Alemanian, 4.900.

Europako oinarrizko botiken hornikuntza arriskuan dagoela esan du Klugek, besteak beste antibiotikoak, diabetesaren aurkako tratamenduak, hipertentsiorako botikak, GIBaren zein tuberkulosiaren aurkakoak. “Badakigu falta direla hainbat lekutan”, esan du.

Astelehenean, kasu guztiei proba egiteko eskatu zuen OMEko buru Tedros Adhanom Ghebreyesusek, eta ez bakarrik larriei. OMEk 1,5 milioi proba banatu ditu, baina ez dira aski.

Heriotza tasa ezberdinak

Italian 2.158 pertsona hil dira 27.980 kasuetatik, baina, Alemanian, 12 bakarrik 4.838etatik. Nola liteke Europan bertan halako aldea egotea? OMEko aditu Richard Pebodyk azaldu duenez, litekeena da herrialde bakoitzaren demografiak zerikusia izatea: esaterako, adinekoen proportzioak. Baina eragina luke herrialde bakoitzeko sistema publikoaren ahalmenak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.