Futbola

Eurokopa urtebete atzeratu dute

UEFAk eguerdian hartu du erabakia, eta FIFAk berrestea baino ez da falta. Txapelduen Ligako finala ekainaren 27an jokatuko litzateke, eta Europa ligakoa, 24an.

ainara arratibel gascon
2020ko martxoaren 17a
14:40
Entzun

Zurrumurrua bazen, eta baieztatu da. Koronabirusa dela eta, UEFAk, herrialdeetako federazioek, eta jokalarien sindikatuek adostu dute Eurokopa urtebetez atzeratzea. Europa Ligaren eta Txapeldunen Ligaren finalak jokatzeko egunak ere aldatu dituzte, eta, ondo bidean, ekainaren 24an eta 27an jokatuko lirateke, hurrenez hurren. Horrek guztiak aukera emango du herrialde bakoitzak bere txapelketak amaitu ahal izateko, ekain amaiera arte luzatuz egutegia. Izan ere, une honetan Europako hemeretzi liga etenda daude. Suediakoa, Turkiakoa eta Hungariakoa dira jokatzen segitzen duten bakarrak. Ikusteko  dago Realaren eta Athleticen arteko Espainiako Kopako finala noiz jokatuko den.

Eurokopa ekainaren 12tik uztailaren 12ra jokatzekoa zen, eta estreinakoz hamabi herrialdetan jokatzekoak ziren neurketak, besteak beste Euskal Herrian, San Mamesen jokatzekoak baitziren neurketak. Beste 11 lekuak hauek ziren: Londres, Baku, Munich, Erroma, San Petersburgo, Amsterdam, Budapest, Bukarest, Kopenhage, Dubin eta Glasgow.

Atzerapen hori dela eta, UEFAk 300 milioi euroko elkartasun funtsa eskatu die klubei atzerapenagatik. Izan ere, aurten ez jokatzeak kalte ekonomiko handiak ekarriko dizkio erakundeari. 2016an Frantzian jokatu zen Eurokopak, adibidez, 2.000 milioi euroren diru sarrerak sortu zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.