Frantziako Asanbleako hainbat diputatuk Josu Urrutikoetxearen kasua salatu dute

2020ko martxoaren 13a
21:20
Entzun

Josu Urrutikoetxea euskal presoaren egoera salatzeko, Frantziako Asanbleako askotariko hainbat diputatuk Jacques Toubon arartekoari gutun bat bidali zioten joan den otsailaren 12an. «Zuzenbide estatua defendatzeko» eta 2011ko urrian Aieteko Nazioarteko Konferentzian abiarazitako «bake prozesua errespetatzeko» eskatu diote diputatuek.

Horien artean dago Max Brisson Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseilaria, eta galdetu du Frantziako Justizia zergatik ari den luzatzen presoaren auzibidea. Iazko ekainean Parisko Dei Auzitegiak Urrutikoetxea baldintzapean aske utzi ondoren, Madrilen eskariz berriro atzeman izana deitoratu du Brissonek. Presoaren osasun egoeraz ere galdetu du.

La Sante Parisko kartzelara Urrutikoetxea bisitatzera joatekoak dira —han dago iazko maiatzean atxilotu zutenetik—, «estatuari ulertarazteko bere erantzukizuna hartu behar duela».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.