Lan gatazkak

Greba mugagabea hasi dute Asteasuko Siemens Gamesan

Lan hitzarmena berritzea eta lanpostuak bermatzea nahi dute.

Langileen protesta bat Asteasuko Siemens Gamesan, artxiboko irudian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Iker Aranburu.
2020ko martxoaren 9a
12:37
Entzun

Martxoaren 3an eta 5ean egindako 24 orduko greben ondoren, greba mugagabea hasi dute gaur Asteasuko Siemens Gamesako txandakako langileek. Deialdiak %100eko jarraipena izan duela ziurtatu dute sindikatuek. Langileek Sarrigurengo egoitzara (Eguesibar, Nafarroa) eraman dute protesta.

2018an amaitu zen enpresako hitzarmena, eta haren berritzeak ekarri du gatazka. Soldatak eguneratzeaz gain —izoztuta daude—, azken urteetan lantegiaren barruan sortu diren langileen arteko «diskriminazioak» eta soldata arrakala txikitzeko neurriak nahi dituzte sindikatuek. 

Gainera, langileen ordezkariek enpleguaren bermea eskatu dute. Hau da, multinazionalak agintzea ez duela langilerik kaleratuko. Alemaniako langileek badute berme hori. Berme hori eskatzeko, bi orduko lanuzteak egin zituzten Asteasuko plantan, eta enpresako negoziatzaileak eman egin zien. Arduradun hori, ordea, jada ez dago Siemens Gamesan. 

Asteasuko fabrikan 200dik gora langile ari dira, eta haize errotetarako multiplikagailuak egiten ditu; hau da, palen mugimendua bizkortzen duten makinak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.