Hezkuntza

Bastidako bi ikastetxetan bertan behera utzi dituzte eskolak

Eusko Jaurlaritzak hala erabakita hartu da zentroetako jarduna bertan behera uzteko erabakia.

Bastidako udaletxea. ZARATEMAN
2020ko martxoaren 9a
07:34
Entzun

Bastidako (Araba) ikastolan eta eskola publikoan bertan behera utzi dituzte eskolak, koronabirusaren beldur. 200 ikasle inguru etxean geratuko dira datozen 14 egunetan, gutxienez. Jaurlaritzako osasun arduradunek hartu dute erabakia, ikastetxe horietako ikasle bat koronabirusean positibo eman duen pertsona baten gertukoa delako. Adierazi dutenez, heldu horrek ez du berrogeialdia egin. Umea beste ikastetxeko haurrekin futbolean aritu delako erabaki dute biak ixtea. Irakasleak joan ahalko dira ikastetxera, lanean jarraitzeko.

Bastida Harotik (Espainia) 5 kilometrora dago, eta hiri hori da inguruko infekzio gune nagusietako bat: dagoeneko 39 pertsonari atzeman diete birusa han. Bastidako ikastolak 158 ikasle ditu, eta horietako 40 bat Harotik heltzen dira egunero.

Nafarroan hiru kasu atzeman zituzten atzo. Horietako bat larri dago, eta beste bat, etxean bakartuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.