Andre bat eta gizon bat hil dira Azkoitian (Gipuzkoa), Ibaiondo kaleko txurro dendak su hartu eta gero. Ertzaintzak BERRIAri azaldu dio 18:00 aldera piztu dela sua, eta guztiz kiskali dela saltokia. Itzali dutenean, bi lagun aurkitu dituzte dendaren barruan. 25 eta 23 urte zituzten.
Suteak gar handiak eta kea sortu ditu. Ertzaintza aztertzen ari da zerk eraginda piztu den sua. Azkoitiko Maxixatzen atariak azaldu du txurro denda itxita zegoela sua piztu denean; lekukoek kontatu diete sua pizterako eztanda txiki bat izan dela barruan.
Suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzainak joan dira hara. Ibaiondo kalea erabat itxi dute. Ezbeharra ikertzen ari dira orain.
Suhiltzaileak, sutearen lekura iritsi berritan. Andoni Elduaien / Maxixatzen