Errepideak

Manifestazio batek trafikoa eten du N-121-A errepidean

Bortzirietako herritarrek eta udaletako ordezkariek manifestazio jendetsua egin dute Berako irteeran. Errepidea nola dagoen salatu dute, eta konponbideak eskatu dizkiete erakundeei.

maddi ane txoperena iribarren
2020ko otsailaren 28a
20:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Irun (Gipuzkoa) eta Iruñea lotzen dituen N-121-A errepidearen egoera hizpide izaten ari da urte hasieran, urtarrilean bi gazte auto istripu batean hil ondoren. 2010az geroztik, 33 lagun hil dira errepide horretan, Nafarroako zatian. Hamarkada hasi zenetik, gainera, ia urtero handitu da ezbeharren ondorioz hildakoen kopurua. Gaur, manifestazio jendetsua egin dute, «berehalako konponbideak» eskatzeko, Segurtasuna, gure lehentasuna lelopean. Trafikoa eten dute errei batean, protesta egiteko, Beratik (Nafarroa) abiatu, eta herriko irteerara arte.

Bortzirietako herritar ugari elkartu dira protestan, eta herrietako alkateak manifestazioaren lehen lerroan joan dira. Askotariko jendea elkartu da, adin guztietakoa, zarataka, «Aski da, konponbidea!» oihuka.

Hainbat kamioi eta auto geldirik egon dira manifestazioak iraun bitartean. Berako bigarren irteerara ailegatuta, buelta eman du manifestazioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.