Bihar BERRIAn

Zaborra inolako kontrolik gabe isurtzen zela azalduko du lekuko batek bihar BERRIAn

Zaldibarko hondakindegiko ezbeharraren ingurukoak izango dira hizpide igande honetako BERRIAn. Horrez gain, Euskal Herriko zabortegien mapa eta horien funtzionamendua azalduko ditu egunkariak.

Zaldibarko zabortegiko lanak, aurreko astean. ARITZ LOIOLA, FOKU
2020ko otsailaren 15a
07:24
Entzun

Zaldibarko zabortegiak nola funtzionatzen zuen ulertzeko xehetasun argigarriak emango ditu BERRIAren biharko papereko edizioak. Zabortegian ehunka eta ehunka kamioikada hustu dituen gidari batek bere lekukotza emango du: esplikatuko du inolako kontrolik gabe isurtzen zirela ia era guztietako hondakinak bertan.

Ezbeharra gertatu eta hamar egunera, azkeneko urteetako Euskal Herriko krisi sozialik handienetako bat denaren laburpen bat ere argitaratuko du kazeta honek. Zer gertatu den, zergatik, nola kudeatu den, zer irregulartasun agertu diren, zer eztabaida sortu diren… bildu eta esplikatuko du.

Industria eta obra jardueratan sortutako zaborren kudeaketa nola egiten den ere esplikatuko du BERRIAk. Era horretako zabortegien Euskal Herriko mapa argitaratuko du, eta zabortegi horiek nola funtzionatzen duten esplikatuko du.

Larunbat honetan Zaldibar, Ermua eta Eibar inguruko herritarrek egingo duten manifestazioaren berri eta herritarren iritziak ere jasoko ditu, airean dagoen dioxina eta furano kontzentrazioa normala baino askoz handiagoa dela jakin eta gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.