Txorrotako urik ez erabiltzeko esan die Zaldibarko Udalak Eitzagako auzoei

Adierazi dute ur sare publikoan ez dagoela arazorik, baina teknikariek uste dute luiziak eragina izan duela baserrietako iturri batzuetan

Sallabente auzoa. UNAITXUGV
2020ko otsailaren 11
23:03
Entzun

Ez edateko, ez jana prestatzeko, ezta animaliei emateko ere. Txorrotako urik ez erabiltzeko esan die gaur Zaldibarko Udalak Eitzaga auzoko biztanleei.

Anboto aldizkariak azaldu duenez, osasun teknikariek eman diote aholkua udalari, gaur eguerdian. Haatik, Eusko Jaurlaritzak uraren egoerari buruzko txostena helarazi du goizean, eta, horren arabera, Zaldibarko, Ermuko eta Eibarko bizilagunek «segurtasun osoz» kontsumi dezakete iturriko ura. Hiriguneetan, sare publikoko ura jasotzen dute herritarrek, baina hainbat auzotan baserriek euren iturri propioak dituzte, eta horietan legoke arazoa.

«Zenbait ur-hartze pribatutan egindako neurketen ostean agertu diren adierazle batzuengatik» egin dute gomendioa, Anboto aldizkarian idatzi dutenez. Eitzagako hainbat biztanlerekin hitz egin dute, eta, esan dietenez, baserri batzuetan «garbi» atera dira azterketak, baina beste batzuetan ez, Anboto-ko Ekaitz Herrerak azaldu duenaren arabera. Gaineratu duenez, Zaldibarko Sallabente auzora ere zabaldu dute urik ez erabiltzeko aholkua.

Neurria «badaezpadakoa» dela adierazi dute teknikariek. Gaur, 19:00etan, Eitzagako bizilagunekin bilduko dira, azalpenak emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.