Ingurumena. Luizia Zaldibarren

Bertan behera utzi dituzte gaur ere Zaldibarko zabortegiko bi langile bilatzeko lanak, "segurtasunagatik"

Bihar goizean aztertuko dute bilaketarekin "segurtasunez" jarraitzerik dagoen edo ez.

jarraia177238.jpg
Aitor Manterola Garate.
2020ko otsailaren 8a
17:17
Entzun 00:00:0000:00:00

Erreskate lanek bertan behera utzi behar izan dituzte Zaldibarko luizian desagertuta dauden bi langileak bilatzeko lanak, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko zerbitzuak jakinarazi duenez. SOS Deiak-ek azaldu duenez, "segurtasunagatik" eten dituzte lanak, eta bihar aztertuko dute "segurtasunez" jarraitzerik dagoen edo ez. 

Zaldibarko zabortegian herenegun izandako luiziaz geroztik, desagertuta daude bi langile, eta ostegunean ere bertan behera utzi behar izan zituzten bilatze lanak hondakinetan, amiantoa azaldu zelako. 

Goizean Anboto aldizkariak zabaldu duenez, atzo gauean bi langile horienak izan daitezkeen autoak aurkitu zituzten hondakinen artean. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.