Indarkeria matxista

Bi ikasle atxilotu dituzte Donibane Garazin, bi ikaskideren bortxaketa salaketa dela eta

Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, Marc Marie prokuradoreak baieztatu du salaketa, eta jendarmeria ari da afera ikertzen.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Baionan. GAIZKA IROZ
Berria
2020ko otsailaren 4a
12:03
Entzun

Bortxatuak izan direla salatu dute Donibane Garaziko (Nafarroa Behera) lizeoko bi ikaslek, Euskal Irratiek gaur goizean jakinarazi dutenez. Marc Marie Baionako prokuradoreak baieztatu du salaketa jarria izan dela, baina ez du aferari buruzko xehetasunik eman nahi izan. Donibane Garaziko jendarmeriaren esku dago ikerketa.

Euskal Irratiek sare sozialetan zabaldu dutenez, adingabeak dira salaketa eman duten bi neskak. Joan den ostegunean bi mutil atxilotu zituzten —lizeoko ikasleak horiek ere—, salaketa dela eta, baina aske utziak izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.