Euskal presoak

Joseba Arregi euskal presoa Alacantetik Asturiasera aldatu dute

Zigorraren hiru laurdenak beteta dauzka, baina lehen graduan jarraituko du, 100.2 artikulua aplikatuta.

Joseba Arregi, artxiboko argazki batean. CHEMA MOYA / EFE
2019ko abenduaren 30a
17:16
Entzun

Villenako (Alacant) kartzelatik Villabonakora (Asturias) aldatu dute Joseba Arregi euskal presoa. Horrenbestez, Altsasu (Nafarroa) erreferentzia moduan hartuta, 663 kilometrora egon beharrean 375era egongo da. Dagoeneko beteta dauzka zigorraren hiru laurdenak, eta, Espainiako Barne Ministerioak zehaztu duenez, barkamena ere eskatu du. Arregi 1992tik dago preso; 2000n Espainiaratu zuten, eta 30 urteko kondena betetzen ari da.

Gerturatu badute ere, ez diote aldatuko gradua, eta lehen graduan jarraituko du, 100.2 artikulua aplikatuta –zigorra betetzeko malgutasun handiagoa eskaintzen du–.

Bestalde, Gorka Fraile euskal presoari hirugarren gradua luzatu diote, eta El Duesoko (Kantabria) kartzelak Iruñeko espetxera aldatzea ere proposatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.