Euskal Presoak

Ibon Fernandez Iradiren dei auzia urtarrilaren 13an egingo dute

Euskal presoa Lannemezango espetxean dago, larriki gaixorik. Kondena eteteko eskaera egina du, eta Parisko Dei Auzitegiak datorren hilabetean aztertuko du haren kasua.

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin zuten 2016an, Baionan. BOB EDME
Oihana Teyseyre Koskarat.
2019ko abenduaren 27a
13:46
Entzun

Joan den azaroaren 12an, Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak Ibon Fernandez Iradi euskal preso eriaren kartzela zigorra etetearen alde egin zuen, baina prokuradoreak, euskal presoen beste kasu batzuetan bezala, helegitea aurkeztu zuen. Fernandez Iradik kartzelan segitu behar izan zuen. Urtarrilaren 13an, Parisko Dei Auzitegiak erabakiko du aske geratuko den ala ez.

Presoaren eritasuna kartzelarekin bateragarria den eztabaidatu zuten irailean egindako auzi saioan. Urteetan ezezkoa jaso ostean, auzitegitik aske geratzearen aldeko erantzuna jaso zuen Fernandez Iradik. Lannemezango espetxean dago (Okzitania), eta esklerosi anizkoitza du, 2012an diagnostikatua. Hamasei urte daramatza preso. ETAko kidea izatea egotzita atxilotu zuten, Frantzian.

Orain dela bost urte ekin zion Frantziako Estatuko bide judizialari, frogatu nahian kartzela eta bere gaixotasuna ez direla bateragarri. Txosten batzuk aztertu ostean, bi medikuk azaldu zuten euskal presoak espetxetik irten behar zuela, baina Parisko prokuradorea kontra agertu zen orduan ere. Dei Auzitegiak ezezko erantzuna eman zuen 2015ean, eta Kasazio Auzitegiak ere bai geroago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.