Binakako Txapelketaren finala erabakita dago. Matxin III.a eta Barrenetxea IV.a iritsi dira finalera eta Urriza eta Larrañagaren aurka jokatuko dute larunbatean. Finalerdian Juanenea eta Azpiroz gainditu zituzten 40-35 eta txartela kostata, baina atera zuten.
Finalerdiko ligaxkaren azken partida oso berdindua izan zen. Juanenea eta Azpirozek agindu zuten, nahiz eta berdinketa asko egon lehendabziiko erdian. 34-35 ziren aurretik urdinak, baina azken sei tantoak gorriek egin zituzten.
Bederatzi berdinketa egon ziren partiduan zehar eta distira handirik ez zen egon. Hori bai, serio aritu ziren lau erremontistak ordu bete pasa iraun zuen finalerdian. Azkenean gorriek pelota gutxiago galdu zituzten eta horrek erabaki zuen partida. Finalerdia ixten ez zuten asmatu ez Juaneneak, ezta Azpirzek ere.
Barrenetxeak egin zituen zenbakirik onenak, eta Matxin goraka joan zen partidak aurrera egin ahala. Urdinek ongi eutsi zioten markagailuari, eta indartsuago aritu ziren, baina akatsek min handia egin zieten.