Makroekonomia

Japoniak 110.000 milioi euro inbertituko ditu ekonomia sustatzeko

Shinzo Abe lehen ministroak tifoiek eragindako kalteak konpondu nahi ditu, azpiegiturak berritu eta teknologia berrietan inbertitu.

Shinzo Abe Japoniako lehen ministroa, artxiboko irudian. JIJI / EFE
Iker Aranburu.
2019ko abenduaren 5a
11:57
Entzun

Ekonomia sustatzeko plan bereziak ez dira ezohikoak Japonian, 1990eko hamarkadaren hasieraz geroztik gertatu den hazkunde ekonomiko txikia handitzeko hainbat egitasmo aurkeztu dituztelako gobernuek.  Oraingo lehen ministroak, Shinzo Abek, sustapen plan batekin hasi zuen bigarren agintaldia, 2012. urtean, baina azken urteetan jarrera zuhurragoa izan du, eta 2016az geroztik ez du sustapen planik egin.

Planaren bidez, Tokioko gobernuak 110 milioi euro gastatuko ditu hurrengo hamabost hilabeteetan, BPGaren %1,9. Diru horren erdia berak jarriko du, eta beste erdia sektore pribatuak jartzea nahi du, diru publikoarekin finantzatuta.

Diru horrekin egin nahi dio aurre nazioarteko ekonomiaren ahultasunari, BEZa %8tik %10era igotzeak kontsumoan izan duen eraginari, eta Tokioko Olinpiar Jokoen amaierak eragin dezakeen biharamunari.

Ikusteko dago Japonia gai izango ote den inbertsio guztia egiteko, aurreko planetan arazoak izan dituelako azpiegituretan gastua egiteko, biztanleriaren zahartzeak eta immigrazio politika itxiak esku lan falta eragiten dutelako.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.