James O'Donoghue Ingalaterrako astronomialari ikertzailea da, eta, NASArentzat lan egin ondoren, Japoniako Jaxa espazio agentzian dabil orain, Tokion. Bideoen bidez, Eguzki Sistemaren eta unibertsoaren handitasuna erakusten du.
Oraingoan, Eguzki Sistemako planetek euren buruaren inguruan zelako abiadan egiten duten buelta konparatzeko bideo bat sortu du. Azaldu duenez, Jupiter Lurra baino 2,4 aldiz azkarrago mugitzen agertzen da, eskala kontuan hartuta. Izan ere, Jupiter Lurra baino ia 11 aldiz handiagoa da. Lurrak 23,9344 ordu behar ditu bira bat egiteko; Jupiterrek, berriz, 9,9.
Artizarra (Venus) ia geldirik agertzen da bideoan, bere ardatzean bira bat egiteko 243,025 egun behar baititu.
Bideoaren bi bertsio egin ditu astronomialariak. Honetan, planeta guztiak ari dira ezkerretik eskuinera mugitzen. Beste batean, Artizarra eta Urano kontrako norabidean agertzen dira, errealitatean bezala.
NASAren irudiak erabili ditu ikertzaileak.