Espetxe politika

Presoak hurbiltzearen aldeko adierazpena babestu du Nafarroako Parlamentuak

PSN, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak babestu dute adierazpena, eta Navarra Sumak kontra bozkatu du.

Nafarroako Paramentuko diputatuak, artxiboko irudi batean. IñIGO URIZ / FOKU
joxerra senar
2019ko azaroaren 25a
17:56
Entzun

PSNk bat egin du beste espetxe politika bat beharrezko den aldarriarekin. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak aurkeztu dute testua, eta puntu nagusiarekin bat egin dute sozialistek. "Nafarroako Parlamentuak beharrezko ikusten du beste espetxe politika bat ezartzea, euren gizarte eta familiaren erroetatik urrun diren tokietan bete behar ez ditzaten zigorrak".

Hala ere, agiriak beste bi puntu zituen, eta horietan kontra bozkatu du PSNk, Navarra Sumarekin batera. 2016ean, Olga Comes preso nafarraren lagun batek auto istripua izan zuen Mansillako kartzelarako bidean, eta hari elkartasuna adierazi nahi izan dio parlamentuak, istripu hura "sakabanaketaren ondorioz izan zelako". Agiriak gaineratzen zuen, presoen senideak ehunka kilometro egitera derrigortuta daudela asteburu oso euren senide eta lagunei bisita egin ahal izateko.

Halaber, hirugarren puntuan, Nafarroako Gobernuari eskatzen zitzaion dagozkion mugimenduak egin ditzala preso nafarrek Iruñeko espetxean izan daitezen. Hori ere ez da aurrera atera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.