Bertsolaritza

Agin Laburuk irabazi du Gipuzkoko Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia, eta finalerako sailkatu da

Arrasaten egin dute saioa, eta Labururen atzetik Nerea Elustondo eta Iñaki Apalategi sailkatu dira.

Berria
2019ko azaroaren 17a
09:38
Entzun

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak badu aurreneko finalista: Agin Laburu. Astigarragako bertsolariak irabazi du lehen finalaurrekoa, Arrasateko Uarkape pilotalekuan. 

Hauxe izan da gaurko sailkapena: 

1. Agin Laburu Rezola.....................501 pt.

2. Nerea Elustondo Plazaola.........467 pt.

3. Iñaki Apalategi Astigarraga........459 pt.

4. Unai Mendizabal Jauregi............452 pt.

5. Unai Gaztelumendi Arandia.......447 pt.

6. Eñaut Martikorena Lizaso...........434 pt.

Bigarren finalerdia datorren igandean jokatuko da, Oiartzunen, eta hirugarrena, abenduaren 1ean, Tolosan. Finala abenduaren 14an izango da, Illunben. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.