Mapa interaktiboa

Espainiako bozetako emaitzak, atalez atal

BERRIAk eta Gaindegiak Hego Euskal Herriko hiri eta herri guztietako hauteskunde atalen emaitzak bildu dituzte.

Iruñeko hauteskunde atalen mapa, Espainiako bozetan alderdi bozkatuena izan den alderdiaren arabera koloreztatuta.
2019ko azaroaren 13a
14:47
Entzun

Espainiako bozen emaitzak xehetasunez kontsultatu nahi dituen ororentzako, BERRIAk hauteskunde atal bakoitzaren datuak bildu ditu mapa interaktibo batean, Gaindegiarekin elkarlanean. Euskalgeoren espazio datuak erabili dituzte horretarako. Datu horiei esker, Hego Euskal Herriko herri eta hiri guztietan atalez atal azter daitezke zer alderdi izan den gehien bozkatua eta zenbat boto jaso dituen indar bakoitzak. Klikatu mapan, datuak kontsultatzeko.

Hasierako ikuspegian, alderdirik bozkatuenaren kolorea agertzen du mapak hauteskunde barrutietako atal bakoitzean. Alderdi guztien emaitzak ikusteko, sagua jarri behar da kontsultatu nahi den atalaren gainean —erabiltzailea ordenagailuan ari bada— edo atalaren eremua ukitu —telefonoan ari bada—. 

Alderdi jakin batek atal bakoitzean duen indarra era argian ikusteko aukera ere bada, ordea. Horretarako, aztertu nahi den alderdia aukeratu behar da maparen behealdean. Jasotako babesaren arabera, intentsitate handiagoz ala ahulagoz koloreztatuta ageri dira atalak. Beheko mapan, esaterako, Elkarrekin Podemosek Gasteizen jaso dituen botoak ageri dira irudikatuta.

Emaitzei begiratuta ikus daiteke, zenbait kasutan, alde handiak daudela emaitzetan herri edo hiri bereko barruti atal batetik bestera. Horren adibide, Hegoaldeko lau lurraldeetako hiriburuen mapak.

Bilbo

Donostia

Iruñea

Gasteiz

Alderdiek apirileko hauteskundeekin alderatuta herri bakoitzean zenbateko igoera ala jaitsiera izan duten ikusteko aukera ere eskaintzen du BERRIAk, beste mapa interaktibo batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.